Close App de Bookish

App de BookishLlegeix més i millor

Descarregar
Google 4.6
★★★★★
Google reviews
IKASLAB ETORKIZUNEKO IKASGELAREN KONTZEPTUALIZAZIOA ETA GAR
IKASLAB ETORKIZUNEKO IKASGELAREN KONTZEPTUALIZAZIOA ETA GAR

Detalls del llibre

Liburu hau uste sendo partekatu batetik sortu da, ikas-espazioak hezkuntza-berrikuntzako prozesuen funtsezko atal gisa birpentsatzeko beharretik, hain zuzen. Etengabe aldatzen ari den testuinguru honetan, non eskaera sozial eta teknologikoek asko eraldatzen duten ikasteko, irakasteko eta erlazionatzeko dugun modua, gela ezin da ulertu edukiontzi fisiko huts gisa, baizik eta ezagutza eraikitzeko eragile aktibotzat hartu beharra dago. Liburuaren orrialdeetan barrena, irakurleak ibilbide zabal eta plural bat aurkituko du, berrikuntzaren oinarri teorikoetatik ikastetxeetan aplika daitezkeen adibide zehatzetara eramango duena. Lan honek, eredu edo irtenbide bakar eta itxia proposatu beharrean, ikas-espazioak arakatzeko, zalantzan jartzeko eta birdiseinatzeko gonbita egiten du, testuinguru bakoitzean kokatutako begirada kritiko eta sortzaile batetik. IkasLab Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Hezkuntza Fakultateko Weblearner ikerketa-taldeak garatu duen hausnarketa kolektiboko prozesu baten emaitza da.Ê Liburu honek hausnarketarako eta ekintzarako tresna erabilgarria izan nahi du irakasleentzat, zuzendaritza-taldeentzat, erakunde arduradunentzat eta hezkuntza hobetzeko konpromisoa duten pertsona guztientzat. IkasLab proposamenak ez du irtenbide unibertsalik eskaintzen, kontrara, aktiboa eta malgua den eta XXI. mendeko ikasleen premia errealekin bat egiten duen hezkuntza baterantz aurrera egiteko bide posible berriak irekitzen ditu. Liburu honek bideak zabaltzea du xede, ez ixtea. Izan ere, etorkizuneko eskola ez dago aurrez definitua, egunero eraikitzen baita hura imajinatzeko ausardia dutenen erabakien bidez.
Llegir més

  • Autor/s BILBAO ABAD, AGUSTIN / QUINTANA, NAIARA/LOPEZ DE LA SERN
  • ISBN13 9788413197029
  • ISBN10 8413197023
  • Pàgines 219
  • Any Edició 2025
Llegir més

Ressenyes i valoracions

Sigues la primera persona a valorar-lo!

Has llegit IKASLAB ETORKIZUNEKO IKASGELAREN KONTZEPTUALIZAZIOA ETA GAR?

IKASLAB ETORKIZUNEKO IKASGELAREN KONTZEPTUALIZAZIOA ETA GAR

IKASLAB ETORKIZUNEKO IKASGELAREN KONTZEPTUALIZAZIOA ETA GAR

20,90€ 22,00€ -5%
Enviament Gratuït
Esgotat
20,90€ 22,00€ -5%
Enviament Gratuït
Esgotat
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Consulta si tornarà a estar disponible. Les nostres llibreteres poden consultar la seva disponibilitat i donar-te una estimació de quan estaria llest.
Devolució gratuïta Info
Gràcies per comprar a llibreries reals! Gràcies per comprar a llibreries reals!

Promocions exclusives, descomptes i novetats al nostre butlletí

Parla amb la teva llibretera
Necessites ajuda per trobar un llibre?
Vols una recomanació personal?

Whatsapp