Detalls del llibre
Abuztuko azken eguna da itsasertzeko hiri turistiko batean; beroa jasanezina da, eta galerna datorrela antzematen da. Giro sargori horretan lau pertsonaia: Nora eta Sebasian Bechener, batetik, adin ertaineko turista bikotea, zer nahi duten argi ez dutela; hoteleko zuzendaria eta bere alaba nerabea, bestetik, nora ezeko uharte banatan sartuak. Lauren arteko harreman sare bat hedatuz doa, gero eta nahasiagoa, guztiak ere korapilatuko dituena. Erritmoaren erabilera zehatzez eta tentsioari une oro eutsiz, sentimenduen biluzte-ariketa bikaina egin du egileak Augustin Zubikarai nobela labur saria irabazi duen lan honetan. Erromantizismoaren antipodetan, pertsonaiekiko distantzia nabarmen uzten duen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez, opera prima batean eskertzekoa den trebezia erakusten digu Iratxe Esnaolak.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Iratxe Esnaola Aldanondo
- ISBN13 9788497838399
- ISBN10 8497838394
- Pàgines 92
- Any Edició 2010
- Fecha de publicación 01/03/2010
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
Ressenyes i valoracions
Galerna
- De
- Iratxe Esnaola Aldanondo
- |
- Elkar (2010)
- 9788497838399



