Close Bookish App

Bookish AppLies mehr und besser

Herunterladen
Google 4.6
★★★★★
Google reviews
Babel aurretik
Babel aurretik

Buch Details

Literatura-historia tradizionalak alde batera utzi, eta ikuspegi berritzaile bat dakarkio saiakera honek euskal literaturari. Gure historia eta kultura ezaugarritzen dituzten gatazka edo biolentzia historikoak abiapuntutzat hartuta, gutxienez bi literatura bereizten ditu elkarren lehian: batetik, klase subalterno edo zapalduek (nekazari, baserritarà) euskaraz adierazitakoa, gehienbat ahozko tradizioari loturik, eta, bestetik, euskal eliteek erdaretan idatzitakoa. Euskaraz idatzitako literaturak gaur egun ere rol sinbolikoa duela azpimarratzen du Gabilondok: oraindik ere estatu-hizkuntzetan gehienbat hitz egiten eta idazten duen euskal herri bati nortasun sinboliko eta diferentzial bat ematea. Espainiar eta frantses literaturak birdefinitzen ditu, eta, euskal kasutik abiatuta, literatura minoritarioen gaineko teorizazio berri bat dakar. Historiografia tradizionalek aintzat hartzen ez dituzten testu, diziplina eta jardunetan jartzen du arreta; besteak beste, diskurtso politikoan, antropologian, turismoan eta ekonomian. Gainera, literatura-diskurtso historiko gehienak aletzen ditu (historizismo berria, teoria postkoloniala, multikulturalismoa, ikasketa subalternoak), eta proposamen metodologiko eta teoriko berri bat egiten. Azkenik, historia honek argi berri baten pean aurkezten dizkigu zenbait mugimendu historiko; esate baterako, nazionalismoa, feminismoa, modernitatea eta globalizazioa. Elkarrekin hizketan agertuko zaizkigu, bada, Sabin Arana, Yehuda Halevi, Maialen Lujanbio, Axular, Victor Hugo, Miguel Unamuno, Itxaro Borda eta Jorge Oteiza, euskarazko irakurleei zertxobait egokitutako saiakera mamitsu honetan.
Lesen Sie mehr

  • Autor/in Joseba Gabilondo
  • ISBN13 9788418252280
  • ISBN10 8418252286
  • Jahr der Ausgabe 2020
  • Fecha de publicación 01/11/2020
  • Sprache Kastilisch
  • Peso 670 g
Lesen Sie mehr

Rezensionen und Bewertungen

Sei die erste Person, die es bewertet!

Hast du gelesen Babel aurretik?

Babel aurretik

Babel aurretik (Kastilisch)

23,75€ 25,00€ -5%
Sendung Kostenlos
Verfügbar
23,75€ 25,00€ -5%
Sendung Kostenlos
Verfügbar
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Recepción

Lieferung nach Hause Kostenlos

info_shipping Erhalte es in 10 Werktagen.
Ubicación

Librería Lé Kostenlos

Kostenlose Rücksendung Info
Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen! Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen!

Exklusive Aktionen, Rabatte und Neuigkeiten in unserem Newsletter

Sprich mit deiner Buchhändlerin
Brauchst du Hilfe, um ein Buch zu finden?
Möchtest du eine persönliche Empfehlung?

Whatsapp