Agus hil da eta Lore lehengusinak jaso ditu haren ondasun apurrak: Lorek eta osaba Jacintok trukatzen zituzten gutunak, Agusen bidaia-egunerokoa eta Feo izeneko txakur bat. Gutunek iraganeko mamuak harrotuko dituzte Lorerengan. Egunerokoekin, berriz, Agusek Askayalara egindako bidaiaren kronika bilduko du, eta haren begietatik ezagutu behinola jaioterri izan zuen herriaren forma berria: ohiturak, tribuak, herrixkak eta hiriak, antolamendu eta pentsamendu berriakà Esan gabe doa lanarekin hasi, eta Zortzigarren hiria liburuarekin segida izan zuen trilogiaren azken zenbakia dugu hau. Puta jainkotiarrak liburuan, lehenengo lanaren protagonisten berri izango dugu, bertako gertakizunetatik urte batzuk iragan direnean, kasualitatez, edo kausalitatez, batzuekin berriz topo egingo baitugu.
Lesen Sie mehr