Book Details
Bere lehen gaztarora jotzen du Marguerite Durasek Maitalea sortzeko, gogoratuz nola, hamabost urteko ikaslea zela, Mekong ibaian itsasontzian zihoala, merkatari txinatar aberats eta helduago bat hurbildu zitzaion, eta nola haren amorantea bihurtu zen gero. Eleberriaren abiapuntua baizik ez da pasadizo hori, dena dela, Durasek bere estilo berezia ontzeko eta bere gai kutunak lantzeko: kadentzia dotorez jositako esaldiak, obsesiboki errepikatzen diren irudi eta pasarteak, desira eta denboraren gaineko gogoetak, familia mindu baten zaurietan arakatze gupidagabeaà idazkuntza bera azken batean, idazlearen erretratu fidelena hortxe datzalako.
Read more - Author Marguerite Duras
- ISBN13 9788490278574
- ISBN10 8490278571
- Published 2018
- Fecha de publicación 01/05/2018
Reviews and ratings
Maitalea
- By
- Marguerite Duras
- 9788490278574



