Detalles del libro
Liburuarekin textu teoriko eta mapa geologiko baten irudikatutako ariketa praktikoen artean dagoen hutsunea betetzen saiatu gara. Liburua maketa ebakigarrietatik abiatzen da, ondoren oinarrizko elementu kartografikoak topografiarekin lotzen ditu, mapa geologiko konplexuagoen interpretazioarekin bukatuz. Lana kartografiaren irakaskuntzan igarotako zenbait urteren emaitza da. Urte hauetan zehar mapa geologiko ugari sortu ditugu eta hauek aukeratu eta delineatu ondoren liburu gisa bildu dira. Liburuko barne-egituraren ondorioz, ariketa errazenetatik konplexuagoetara, kartografia geologikoa irakasten den edozein mailarako errekurtso pedagogiko egokia izan daiteke. Egitura gutxi batzuen adierazpen kartografikoa ezagutuz eta oinarrizko «zentzu geologikoarekin» epe laburrean mapa geologiko konplexuak interpretatzea erraza izango da.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Ramón Lluch, Rafael / Martínez Torres, Luis Miguel
- ISBN13 9788413194592
- ISBN10 8413194598
- Páginas 236
- Año de Edición 2022
Reseñas y valoraciones
Kartografia geologikoa: sarrera. 2. edizioa
Berrikusia eta emendatua
Leer más - De
- Rafael Ramón Lluch, Luis Miguel Martínez Torres
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2022)
- 9788413194592
- Saga UNIBERTSITATEKO ESKULIBURUAK



