Detalles del libro
Bederatzia zenbaki magikoa da. Garai eta geografia ezberdinetako kulturen arabera, zenbaki horrek esanahi ezberdinak eduki izan ditu, horietako batzuk izugarriak. Aztekentzat, esaterako, bederatzi infernu zeuden eta bederatzi dira Danteren infernuko zirkuluak. Gertu, Galizian, Infernura sartzeko bederatzi ate omen daude, gure mundua eta Infernua lotzen dituzten ateak. Herriaren sineste horri jarraituz, ate adina narrazio idatzi du egileak, baita zikloa ixten duen azken bat ere. Santa Compaña, mouro eta meigen lurraldetik izenik ez duen horren berri izango dugu. Eta beldurra sumatuko dugu ate joka. Ez duzue ahaztu behar Galizia herrialde zeltikoa dela, magikoa, eta magia hori gure sustraietan erroturik dagoela: Santa Compaña eta lobishomeak ezagunak dira jende gehienarentzat, baina hain ezagunak ez diren mitoak ere baditugu: mouroak esaterako gure mitologiako izaki magikoak dira, edo meigak, zuek sorgin bezala ezagutzen dituzuenak. Infernuko bederatzi ateak ere baditugu...
Leer más - Autor/a Josu Waliño Pizarro
- ISBN13 9788418252396
- ISBN10 8418252391
- Páginas 178
- Año de Edición 2020
- Fecha de publicación 04/12/2020
- Idioma Castellano
- Audiencia General / "Trade"
- Rango Edad de interés, años Desde 0 Hasta 0
Reseñas y valoraciones
Bederatzi ateak
- De
- Josu Waliño Pizarro
- |
- Txalaparta, S.L. (2020)
- 9788418252396



