Detalles del libro
Emea izatea egitate ?natural? bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ?Naturaltasuna? bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen ?zer da gizon bat, zer emakume bat? geure buruari galdetzera? Horra Judith Butler filosofoak gogoeta gai dituen hainbat auzi. Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Zeynep Gambetti
- ISBN13 9788490277317
- ISBN10 8490277311
- Páginas 316
- Año de Edición 2018
- Fecha de publicación 01/04/2018
- Alto 210 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 540 g
Reseñas y valoraciones
Genero nahasmendua
- De
- Zeynep Gambetti
- 9788490277317



