Detalles del libro
Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza. Maite Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu-eman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez. Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.
Leer más - Encuadernación Tapa dura
- Autores Maite Gurrutxaga Otamendi, Dejabu Panpin Laborategia
- ISBN13 9788415313700
- ISBN10 8415313705
- Páginas 132
- Año de Edición 2014
- Fecha de publicación 01/01/2014
- Alto 215 mm
- Ancho 195 mm
Reseñas y valoraciones
Habiak
- De
- Maite Gurrutxaga Otamendi, Dejabu Panpin Laborategia
- 9788415313700



