Detalles del libro
Bi aditzek ematen digute liburu honetako jardunaren gakoa: hizkuntzaz gozatu, hizkuntzaz jabetu. Bi aditz horiek elkartuta, jolasa eta autoerreferentzia jartzen zaizkigu, biak ala biak, agerian, hemen azaltzen eta sailkatzen diren adierazpen ludiko guztien abiapuntuan hizkuntzaren gaineko gogoeta dagoelako. Kontzienteki askotan, ohartu gabe beste batzuetan, darabilgun hizkuntzaren nondik norakoak zalantzan jartzera eta birpentsatzera bultzatzen gaituzte ariketa hauek, hitzen beste aldean –hitzen honako aldean, akaso– dagoen mundua ikusarazten baitigute. Horretarako, jokalariak ez ezik, esploratzaileak behar ditugu hizkuntz zelaian, hitzen, esaldien, arauen… iturburuetara joan, haietan barneratu, aurkitutakoa apurtu, aztertu eta berregin, eta, azkenik, sortzeko kemena eta trebetasuna duten esploratzaileak: hizkuntza jolasgai bihurtzeko.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Iñaki Arranz Ibañez
- ISBN13 9788496310711
- ISBN10 849631071X
- Páginas 288
- Año de Edición 2006
- Fecha de publicación 01/01/2006
- Colección Saiakera
- Alto 210 mm
- Ancho 150 mm
- Peso 440 g
Reseñas y valoraciones
HITZA AZTI
- De
- Iñaki Arranz Ibañez
- |
- Alberdania (2006)
- 9788496310711



