Close App de Bookish

App de BookishLee más y mejor

Descargar
Google 4.6
★★★★★
Google reviews
Istorioen Zooa
Istorioen Zooa

Detalles del libro

ERRONKA HANDIA Zortzi urte nituela gertatu zitzaidan oraintxe kontatuko dudana. Orduan ere Giacomo deitzen zidaten, noski, orain bezala, baina eskolan bakarrik: ?Riva Giacomo. ?Hementxe! Etxean, etxekoek, eta kalean, lagunek, Mino deitzen zidaten, besterik gabe. ?Mino, egin etxekolanak. ?Mino, ekarri esnea. ?Mino, ba al zatoz jolastera? Azken hori Riccardoren ahotsa da, nire lagun minarena. Riccardok mesede besterik ez zidan egiten, besteak beste, arreba nagusi bat zuelako, eta hark laguntzen ziolako zinemara, Luna Parkera, zoora. Erraza zen amak Riccardorekin joateko baimena ematea: arreba zentzudun-zentzuduna zuen, eta auzoko ama guztiak fio ziren hartaz. Carla zuen izena, eta txirikordatuta izaten zuen ilea, baina horrek berdin dio. Carla segituan desagertuko da gure kontakizunetik. Behin, Carlak zoora lagundu zigun, eta hantxe bota zidan Riccardok erronka: ?Ezetz ausartu gaua hemen pasatzera. Tigrearen kaiolaren parean geunden. Carla aurreraxeago joana zen. Hanka gainean lotan zegoen piztiari begiratu nion, eta sumindu egin nintzen Riccardoren susmoagatik. ?Ni? Baietz zu beldurtu. Txakurrekin ere beldurtzen zara eta. ?Nola? Zer esan duzu? Txakurren beldur naizela ni? Eta abar, eta abar. Ez naiz hasiko eztabaida osoa kontatzen, baina luzea eta bizi-bizia izan zen. Carlak oinez jarraitzeko esan zigunerako, hartua genuen erabakia. Zer ausartak ginen erakutsiko genion elkarri, zooan geratu eta gaua hantxe igarota, geuk bakarrik, tigreekin eta pantera beltzekin.Istorioen zooa honetan ere, Rodari gizakiaren miseriez eta itxaropenez mintzo zaie umeei, hizkera soil baina irmoan mintzo ere. Liburu honetan deskribatzen dituen alegiek agerian jartzen dute gure espezieak, sortu zenetik, berekin izan dituen itzalen sorta zabala: inbidia, iruzurra, indarkeria, jeloskortasuna Oraingoan, zoo bateko animaliak dira kontalariak, munduko zapalduen, iruzurra jasan dutenen eta errugabeen ordezkari. Hizkeraren eta harekin loturiko fantasia-jokoen berritzaile ukaezina izateaz gain, Rodari kontzientzien berritzaile ere bada, agerian jartzen baititu, bere luma zorrotzaz, bere obrak idatzi zituenez geroztik handitu baino egin ez diren arazoak: giza espezieak animaliekiko tratuan duen harrokeria --eta gutxiespen-- lotsagarria, espezieen desagertzea, ustelkeria politikoa Haren asmoa, behin eta berriro esan zuenez, ekitera bultzatzea izan baitzen, eta obra honetako ipuin batean ere adierazten du hori: ?Oker dauden gauzak zuzendu nahi badira, norbaitek hasi behar?. Eta Rodari hasi zen, hasi zenez! Walter Post Villacorta, irakaslea.
Leer más

  • Encuadernación Tapa dura
  • Autores Maite Mutuberria, Gianni Rodari
  • ISBN13 9788412091441
  • ISBN10 8412091442
  • Páginas 56
  • Grosor 9 mm
  • Año de Edición 2020
  • Fecha de publicación 28/09/2020
  • Idioma Gallego
  • Alto 210 mm
  • Ancho 150 mm
  • Peso 300 g
  • Audiencia Infantil / Juvenil
  • Rango Edad de interés, años Desde 8
Leer más

Reseñas y valoraciones

¡Sé la primera persona en valorarlo!

¿Has leído Istorioen Zooa?

Istorioen Zooa

Istorioen Zooa (Gallego)

17,57€ 18,50€ -5%
Disponible
17,57€ 18,50€ -5%
Disponible
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Recepción

Envío a domicilio Gratis  a partir de 18 €

info_shipping Recíbelo en 10 días laborables.
Ubicación

Librería Lé Gratis

Devolución gratis Info
¡Gracias por comprar en librerías reales! ¡Gracias por comprar en librerías reales!

Promociones exclusivas, descuentos y novedades en nuestra newsletter

Habla con tu librera
¿Necesitas ayuda para encontrar un libro?
¿Quieres una recomendación personal?

Whatsapp