Detalles del libro
Abel, Joxe eta Lainez dira nobela honetako hiru pertsonaiak. Abel gaztea da eta Joxe edadetuagoa eta hitz gutxikoa. Gazte urduria bata, eta aurpegi-ilun eta eskarmentu handikoa bestea. Biak dira iheslariak. Preso zeuden eta kalabozoko ataritik ihes egin dute. Frantziako mugara iritsi nahi dute, eta helburu hori lortu nahian bidexka, malkar eta muino asko zeharkatu beharrean aurkitzen dira. Batetik bestera inguruko herrietan saltzaile dabilen Lainezek hurbilduko ditu autoz muga ingururaino. Han, ordea, guardia zibilen altoaaren ondoren Joxeren labankadak gauzak larritzen ditu. Narrazioaren urrats xumeena neurtuta dago, baita irakurlearengan duen eragin fisikoa ere: iheslariek zapaldutako belarra, bidean topatutako lagunekin gurutzatutako solasa edo zotza soiltzeko Joxek erabilitako labana, gertakizun denaren sentipen urduria bihurtzen dira.
Leer más - Autor/a PELLO LIZARRALDE
- ISBN13 9788497460170
- ISBN10 8497460170
- Páginas 128
- Año de Edición 2002
- Fecha de publicación 17/04/2002
- Alto 205 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 180 g
Reseñas y valoraciones
Larrepetit
- De
- PELLO LIZARRALDE
- |
- EREIN (2002)
- 9788497460170



