Detalles del libro
Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara? Bidaia etengabea proposatzen dio LO POTOLO liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.
Leer más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/a AA. VV.
- ISBN13 9788498685558
- ISBN10 8498685559
- Páginas 144
- Año de Edición 2019
- Fecha de publicación 18/11/2019
- Alto 245 mm
- Ancho 175 mm
- Peso 250 g
Reseñas y valoraciones
LO POTOLO
- De
- AA. VV.
- |
- Alberdania (2019)
- 9788498685558



