Detalles del libro
Zenbait lekukotasunek adierazi duten bezala, idazketa prozesuari buruzko iruzkin metaliterarioak egiteko beharra literatura idatziaren hasieratik aurki daitekeen fenomenoa da. Hala eta guztiz ere, joera hori areagotu egiten da literaturaren historiako inflexio-uneetan. XX. mende osoan zehar, errealitatearen puzzleak idazleengan sortutako laborriak erreferentzialtasun- aldaketa eragin zuen: barruko erreferentzialtasuna nagusituz doa kanpokoaren kaltetan, eta hortxe sortzen da testu metaliterarioak sistematikoki idazteko edo idazkietan tartekatzeko tradizio posmodernoa. Idazle askorentzat idaztea bera da bizi izateko modu bat, eta, muturreko kasu batzuetan, modu bakarra, bizitzea eta idaztea kontrakoak balira bezala. Horrek guztiak bi idazle motaren aurrean kokatzen gaitu, beren obretan darabilten erreferentzialtasunaren arabera: bizi dutenari buruz idazten dutenak eta irakurri dutenari buruz idazten dutenak. Literatura ere mundu bizigarria delako, ohiko mundua bezainbeste. Literaturaren mundua nagusitu zaio munduaren literaturari.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a José Manuel Martín
- ISBN13 9788497464789
- ISBN10 8497464788
- Páginas 120
- Año de Edición 2008
- Fecha de publicación 30/09/2008
- Alto 225 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 200 g
Reseñas y valoraciones
Mozorroa ispiluan
- De
- José Manuel Martín
- |
- EREIN (2008)
- 9788497464789



