Detalles del libro
1980ko klasiko hau irakurle hasi berrientzako historia gogoetagarri eta dibertigarria izateaz gain, helduentzako abisua ere bada, izan ere, gurasoak beren zereginetan erabat murgildurik, seme-alaben beharrizan material eta afektiboekin ahazten bait dira maiz. Ben?atek gurasoei bera jan nahi duen munstro bat dagoela esan arren, ez diote inolako kasurik egiten. Zentzugabekeriaren mukurua da, munstroak haurraren lekua hartzen du etxean, familiako beste inor horretaz ohartu ere egin gabe, Ben?atekin egin ohi bezala, hor zegoenik ere ikusi gabe. Esaldiak laburrak, deskriptiboak eta elkarrizketa tankerakoak dira, kontakizunari arintasuna emanez. Irudiak berriz, kolore bizidunez eta irudi espresiboez eginak dira. Bin?eta horietan argi azaltzen da Ben?aten eskakizunen eta gurasoen axolagabekeriaren arteko jokabide kontrajarriak. Azaleko sinpletasun horren atzean, istorio deseroso bat kontatzen zaigu, gaur egun antzina bezain egiazkoa, edo are egokiagoa dena. (In)komunikazioari buruzko gogoeta egiteko irakurri beharrekoa.
Leer más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/a David McKee
- ISBN13 9788491720867
- ISBN10 8491720863
- Páginas 28
- Año de Edición 2019
- Fecha de publicación 01/02/2019
- Colección KALANDRAKA EUSKERA
- Alto 265 mm
- Ancho 225 mm
- Peso 350 g
Reseñas y valoraciones
Orain ez, Be_at
- De
- David McKee
- |
- Pamiela argitaletxea (2019)
- 9788491720867



